Ohiko galderak

ZER MUSIKA MOTA JARTZEN DUZUE?

Ez dugu geure burua inolako musika-estilorekin definitzen; izan ere, errepertorioa aldatzen dugu emanaldi, ezkontza, diskofesta den arabera, hori bai, ahalik eta ondoen pasatzea bilatuz beti.

– Ezkontzetarako eta ekitaldi txikietarako, nahiz eta prestatutako musikaren aurreaukeraketa bat izan, zuen gustuen berri izatea gustatzen zaigu, eta normala da, ezkontzetan batez ere, bikoteek entzun nahiko zenituzketen abestien zerrenda bat ematen digute; horretarako, ospakizuna baino egun batzuk lehenago elkarrizketatzen gara haiekin.

– Diskofestetan ere ez dugu musika estilo bakar edo itxia izaten (kontratatzaileak jakinarazten ez digun heinean); izan ere, beti saiatzen gara gure jaietan mundu guztiak ondo pasa dezan.

ZENBAT DENBORA IRAUTEN DU EMANALDIAK?

Gure aldetik, ez dago ordutegi-mugarik, behar den denboran gaude, batzuetan 9 ordu eman ditugu lanean, zuek nahi duzuenaren eta jatetxeak, lokalak edo araudiak markatzen duen ordutegiaren arabera.

AURRERAPEN HANDIZ KONTRATATU BEHAR DA?

Egia esan, denetarik izan dugu, 2 urte lehenago egindako kontratazioak eta 15 egun lehenago egindakoak, baina gure aholkua da lehenbailehen kontratatzea, data arazorik ez izateko.

JOAN-ETORRIA KOBRATZEN DA?

Lekua Bilbotik 20 kilometrora baino urrunago ez badago, ez dago joan-etorrian kargurik egingo.

Jatetxeak bere DJ edo taldea kontratatzea inposatzen digu

Oso leku gutxitan gertatzen da hori, baina horrekin topo egiten baduzue, jakinarazi eta guk haiekin hitz egiten dugu.

NOLA KONTRATATU

– Webgune honetako kontaktu formularioaren bidez.

– 685 70 98 90 telefonora deituz edo Whatsapp bidez.

– Helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: Info@diskodantza.com